lunes, 26 de diciembre de 2011

Autoebaluazioa

Gure bideoa ikusi ondoren, gure nota 6-7 tartean egongo dela uste dugu. Oso ongi eta ongi bitartean, zenbait arlotan nahiko ongi moldatu garela uste dugu, beste batzuetan ordez denbora gehiago sartu behar genukeela uste dugu. Baina eskatutako lanaren gutxienekoa egin arazorik gabe pasa ditugula uste dugu. Argudioei dagokionez, hobeak izan behar zirela uste dugu nahiko motz geratu gara. Azalpenak nahiko argi entzuten dira, gainera adostasun batera iritsi da gurasoekin biek parte hartzen. 

Errubrika

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Rol Playing

Rol Playing (Guraso)

Nola sentitu naiz?

Elkarrizketa egin baino lehen naiko lasai nengoen, baina egiteko garaia iritsi zenean nahiko urduri sentitu nintzen. Bideoan ikusten den bezla, ezin nintzen geldirik egon; belauna ukitzen nuen, kokotsa ... Pentsatuta, nahiko normala iruditzen zait, azken finenan, klasekide horiekin egoten nintzen lehenetariko aldia zen. Hala ere, bilera aurrera zihoan einean lasaitu eta erosoago sentitu nintzen.Gainontzekoa ondo, eroso sentitu nintzen eta haiei esker elkarrizketa luzeago egin ahal izan genuen, izan ere, hainbat galdera egin zizkidaten haien semeari buruz. Azkenik, esan dezaket, nahiko nekatua egon nengoela, egun luzea izan baitzen, ohiko klaseaz gain psikologia ere izan genuen 12:15-etan eta oso luzea egin zitzaidan eguna.

lunes, 12 de diciembre de 2011

ROL PLAYING

KASUA:

Xabierrek, aldaketa handiak jasan ditu azkeneko asteetan, bai portaerari dagokionez eta bai gainontzeko ikasleekiko jarrerari dagokionez. Kurtsoaren hasieran, notak egokiak ziren, etxeko lanak eginda ekartzen ohi zituen eta klaseko jarrera ona zen. Azken aldian, ordea, etxeko lanak egiteari utzi dio, klasean gaizki portatzen da, ez du gelako aktibitatetan parte hartzen, eta honek guztiak noten beherakada nabarmena ekarri du. Gelakideekiko harremanak ere asko aldatu dira, eta lehengo pozak eta jokoak, azken aldian bakardade eta harreman txar bilakatu dira. Gainera askotan triste ikusten dugu eta behin baino gehiagotan negarrez hasten da, ageriko arrazoirtik gabe.

GURASOEKIN IZAN BEHARREKO BILERA:
  • Bere egunerokoa bizitza zelakoa da? klasetik ateratzean zer egiten du? norekin dabil?
  • Lo egiteko arazorik ahal du?
  • Dakigunez musika eskola batean dago, bertako irakasleak zerbait komentatu dizue?
  • Etxean arazoak ditu?
  • Anai jaio berririk ba ahal du?
  • Etxean duen jarrera aldatu da azken aldi honetan?
  • Betiko lagunekin dabil edo aldatu ditu?
  • Etxeko giroa aproposa da?
  • Orain arte dena izan du eta orain gauzak lortzea kostatzen dela konturatu da?

domingo, 11 de diciembre de 2011

Bilera proposamena

Guraso agurgarriak:

Zure semea Xabierren tutorea naiz eta idazki honen bitartez jakinarazi nahi dizuet klasean zenbait arazo dituela sozializatzeko. Zuekin hitz egiteko aukera izan nahiko nuke gaia honi buelta emateko helburuarekin. Nire ustez elkar lan eginez  arazoari aurre egiteko gai izango gara.
Hasiera batean datorren ostegunean goizeko 11:00etan 2b. gelan biltzeko pentsatu dut. Arazo bat izanez gero nirekin kontaktuan jarri ahalik eta laisterren.

Agur bero bat.